h

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Oszilazioa:

  • Lehenengo subfasea:
    Azelerazioa →
    Hasierako oszilazio hau atzeko oina lurretik aireratzen denean hasten da. Fase honetan hanka azkar azeleratzen du aurrerantz. 


  • Bigarren subfasea: Erdiko oszilazioaErdiko oszilazio fasean, oszilazioan dagoen hanka apoilatuta dagoen hanka pasatzen du eta aurrerantz doa. 


  • Hirugarren subfasea: Desazelerazioa → Azkenengo fasean hankaren desazelerazioa gertatzen da, hanka azkar mugitzen delako oszilazioa bukatu baino lehen. 


Hanka bateko apoiloa: 


  • Lehenengo subfasea: Orpoarekin lurreratzea (orpoaren kolpea) → Lehenengo fase honetan oina orpoarekin lurrean apoiatzen dugu.


  • Bigarren subfasea: Oinaren lurreratzea/lautzea → Oina orpoarekin lurreratu eta gero oin guztia lurreratuko dugu. 


  • Hirugarren subfasea: Pisuaren harrera egin (oinaren euspena) → Oin guztia lurreratu eta gero gorputzaren pisuaren harrera egingo dugu oinarekin, hau da, oina lurrean guztiz apoiaturik gorputzaren pisu guztia oin horretan apoiatuko dugu. 


  • Laugarren subfasea: Orpoa eta oina aireratzea (inpultsoa) → Azken fase honetan orpoa aireratuko dugu eta oinaren behatzetan apoiaturik oin guztia aireratzeko eta oszilazio fasea hasteko behar dugun inpultsoa egingo dugu.  


Bi hanketako apoiloa edo apoilo bipodala (bien arteko trantsizioa): 


  • Bi hanketako apoiloa bi hankak aldi berean lurra ikutzen ari direnean gertatzen da. Oinez egiterakoan hau gertatzen da oin bat aurrean daukagunean lurreratzen hasten eta bestea atzean inpultsoa egiten. 

Entradas relacionadas: