Garapen motorra 0-2 urte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,12 KB

1. IKASGAIA“O-6 URTE BITARTEKO UMEEN EZAUGARRI OROKORRAK. BERE GARAPENEAN PARTE HARTZEN DUTEN OINARRIZKO FAKTOREAK. ETAPAK ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK. HAUR-GARAPENA BIZITZAREN LEHEN URTEAN. HELDUEN ZEREGINA”.

1.- 0-6 URTE BITARTEKO UMEEN EZAUGARRI OROKORRA1.1.- EZAUGARRI FISIKOAK.1.2.- EZAUGARRI MOTOREAK

Psikomotrizitate lodia.- Psikomotrizitate fina.- Gorputz eskemaren ezagutza.

1.3.- EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK.1.4.-EZAUGARRI AFEKTIBO-SOZIALAK

Hizkuntzaren garapena.

2.- BERE GARAPENEAN PARTE HARTZEN DUTEN OINARRIZKO FAKTOREAK3.- ETAPAK ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK4.- HAUR-GARAPENA BIZITZAREN LEHENENGO URTEAN4.1.- HAZKUNTZA FISIKOA ETA GARAPEN NEUROBIOLOGIKOA.4.2.- GARAPEN PSIKOMOTOREA.4.3.- GARAPEN SENTSORIALA.4.4.- GARAPEN INTELEKTUALA.4.5.- HIZKUNTZAREN GARAPENA.4.6.- GARAPEN SOZIO-AFEKTIBOA.5.- HELDUEN ZEREGINA1.- 0-6 URTE BITARTEKO UMEEN EZAUGARRI OROKORRAK

1.1.-

EZAUGARRI FISIKOAK

Hazkuntza fisikoa prozesu antolatua, erregularra eta jarraitua da, sekuentzia eta heltze-egutegi baten arabera funtzionatzen duena. Kontrol genetikoa eta zuzentze-mekanismo batzuk ditu eta arazoren baten ondorioz hazkuntza, aurreikusitako ibilbidetik aldenduz gero, arazoa bukatzen denean galdu den bidea berreskuratzeko tendentzia dute. Berreskuratze-prozesu hau errazagoa edo zailagoa izango da arazoaren gogortasunaren, luzeraren eta baieztatzen den unearen arabera.Garapen fisikoan faktore genetikoek, hormonalek, elikadurak, osasunak, sexuak, arrazak eta nahaste emozionalek, hartzen dute parte.Haur jaio berrien buruaren tamaina handia da (gorputz luzeraren laurdena) eta hankak eta besoak proportzio txikikoak dira. Aurrerantzean burua ez da horrenbeste hazten, hankak eta besoak berriz, bai.Eskeletoak aldaketak nabarmenduko ditu, kaltzifikazio azkarra jasanez. Bi urte inguru duenean hezurrak sendoagoak izango dira baina oraindik ere 6 urteko haur batenak baino bigunagoak.

1.2.-EZAUGARRI MOTOREAK

Psikomotrizitate lodia:


Hasiera batean haurrak ez ditu mugimenduak kontrolatzen. 4. Hiletik aurrera burmuineko azalari esker, aktibitate motorea koordinatua izaten hasiko da, eskuak zabaldu eta itxi egingo ditu zerbaitetarako.

1.Go urtearen bukaeran motrizitatea gero eta koordinatuagoa izango da, bai  manipulatzeko (sartu eta ateratzeko) bai desplazatzeko (katuka hasieran, oinez geroago).

2 urterekin bere mekanismo pertzeptibo motoreak erabatekoak dira.

3 urterekin segurtasunez ibiltzen da, martxa azkartuz, norabidea aldatuz, geldituz… eskailerak igo eta jaisten ditu, laguntzaz hasieran eta laguntzarik gabe gero.

4 urte aldera erraztasunez eta biguntasunez mugitzen da. “Graziaren adina” deitzen da. Bere indarra eta erresistentzia handituz doaz eta giharren garapena ere bai.

5 urterekin ziurtasunez mugitzen da, bere indarra eta gorputz gaitasunak kontrolatuz. Korrika egitea, salto egitea, eskailerak igo eta jaistea, txirrindulaz ibiltzea… ditu gustuko.

Psikomotrizitate fina:


2 urteko haurrari mugimendu txikiak eta zehatzak egiteak zailtasunak ekar diezazkioke. 2 eta 5 urte bitartean, material desberdinak erabiltzen hasiko da: mailua, pintzela, artaziak,… Zenbat eta lehenago estimulatu arkatz bat hartzen (eskuak pintza moduan jarriz), hainbat eta lehenago lortuko du.

Gorputz eskemaren ezagutza:


Bakoitzak bere gorputzari buruz duen irudi mentala da eta haurra inguratzen duen munduan kokatzeko baliagarria izango da. Barneko eta kanpoko informazio sentsoriala jasotzeari esker landuko da eta 12 urterekin lortuta egoten da.

Etapa honetan zehar, haurra bere gorputzaren irudia (geldirik eta mugimenduan) eraikitzen hasiko da. Hortaz psikomotrizitatearen hainbat alorretan oinarri gaitezke:

1.- Gorputz atalen ezagutza: urte bete inguru duenean hasiko da gorputz atalak ezagutzen: hankak, burua…4 urterekin edo, gai da atal espezifikoagoak identifikatzeko: belaunak, ukondoak,… eta 6 urte ingururekin xehetasun adierazteko: betileak…

2.- Gorputz-ardatza: gorputza bi zati berdin eta simetrikotan bereizten dela ulertzeko eta ezagutzeko prozesu luzea da. Etapa honetan hasiko da eta nerabetasunean bukatuko da.

3.- Lateralitatea: Gorputzaren alde baten (begia, eskua, hanka) mendekotasuna bestearengan. 3 urte ingururekin hasten da eta 6 urte inguruan finkatuko da. Oso garrantzitsua da espazioan orientatzeko. Lateralizazio ona izatea beharrezkoa izango da irakurketa-idazketa prozesuak garatu ahal izateko.

1.3.-

EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK:

Piaget-en arabera 0-6 urte bitarteko umeen garapen intelektualak bi etapa edo estadio ditu: SENSORIOMOTOREA (0-2 urte) eta PREOPERAZIONALA (2-6/7 urte).

1.-
Estadio Sentsoriomotorean inteligentzia ekintza motorera eta sentsorialera lotuta dago, oraindik hizkuntza egon barik (hitza-esaldia bakarrik). Aktibitatearen bidez zentzuak martxan jartzen dira eta hauek informazioa transmititzen diote haurrari. Umeak funtzio sinbolikoa bereganatzen duenean bukatuko da.

2.- Estadio Preoperazionalean bi pentsamendu bereizten dira:

- Prekontzeptuala (sinbolikoa): 2-4 urte bitartean. Aurretiko kontzeptuak eta arrazonamendu transduktiboa (sirena entzunda bazkal ordu dela uste du) dira bere ezaugarririk nabarmenenak.

- Intuitiboa: 4-6/7 urte arte izaten da. Aukera kognitibo berriak agertzen dira elkarrizketa mantentzeko gai delako eta objektu ezberdinak manipulatuz esperientzia berriak bizi ahal dituelako. Bere ezaugarriak hauexek dira: egozentrismoa (beraien ikuspuntua baino ez dute ikusten), itzulezintasuna (ekintza baten sekuentzia norabide bakarrean ikusten du), zentrazioa (arreta gauza batean jartzen du besteak kontuan izan gabe eta horrela arrazonamendua deformatuz), estatismoa (arreta handiagoa jartzen du momentuko egoeran transformazioan baino), finalismoa (gauza guztiek helburu bat dute), animismoa (bizia egokitzea ez daukanari), artifizialismoa (gauza guztiak gizakiak eginak dira), errealismoa (gertaera psikologikoak, ametsak, ipuinak, pentsamenduak… benetakotzat hartzea), fenomenismoa (batera gertatzen diren fenomenoen artean lotura ezartzea, iluntasuna-lo egitea), sinkretismoa (globalki pertzibitzeko joera, objektu eta gertaeren artean antzekotasuna aurkituz aurretiko azterketarik egin gabe), yuxtaposizioa (umeak bere esperientzien zatiak biltzen ditu era logiko batean erlazionatu gabe eta errealitatea fragmentatuz. Beraien artean ez dago arrazoizko edo denborazko loturarik, ezta erlazio logikorik ere).

1.4.-

EZAUGARRI EFEKTIBO-SOZIALAK:

Haurraren nortasuna garatzen den garairik esanguratsuena 3-6 urte bitartekoa da. Besteengandik desberdina sentitu behar du oposaketaren bitartez. Bere autonomia zehaztuko du dena berak bakarrik egiteko gogoaz, ondoren imitaziora pasatuz. Ikusten duena eta arreta gehien ematen diotenen paperak imitatuko ditu. “NI” baieztatzeko modu bakarra “ZU” ezeztatzea izango da.

Haurrak bere burua definituko du egiten dakienagatik, fisikoki den moduagatik eta egiten jakitea gustatuko litzaiokeenagatik. 2-6 urte bitartean ingurune soziala zabalduz doa, hala ere oraindik helduak betetzen duen papera ezinbestekoa da haurren artean sortzen diren erlazioetan. Eskolak, helduekin izango ez dituzten bizipenak izateko aukera ematen die, beren autonomia intelektuala, soziala eta afektiboa indartuz.

2 urte inguru dituenean, beste haurrekin dituen harremanak oso esporadikoak dira eta orokorrean objektu bat bitarte delarik. 3 urte ingururekin erlazioak taldeka ematen hasiko dira. 2-5 urte bitartean, berdinen arteko erlazioa 2 puntutan oinarrituko da: jolasean dabilen talde batean parte hartzen saiatzean eta gogor egitean besteak gure taldean ez sartzeko.

Hizkuntzaren garapena:


Etapa aurresilabikoa: lehenengo urtean ematen da eta hizkuntzaren emisiorako behar diren osagaiak garatzen dira.

Lehenengo hitzak: 12-18 hilabeteen artean gertatzen da eta urte batzuk geroago bukatuko da helduen hizkuntzarekin parekatuz.

2 urtetik aurrera haurra emisore eta testuinguru desberdinekin topatzen da eta ahalegin handiak egiten ditu bere hizkuntza ulerkorra izan dadin. Bokalak eta diptongo batzuk ongi ahoskatuko ditu eta ia kontsonante guztiak. Entonazioa hobetuz doa 2. Urtean zehar. Bigarren urte eta erditik aurrera bi hitz konbinatzeko gai dira eta  preposizioen eta izenordeen erabilera hasten da.

3 urterekin edo, diptongoak errez ahoskatzen ditu. Kontsonanteetan aurrerapena nabaria da. 4 urte inguruan fonetika ia bere osotasunean menperatzen du. Hiztegia ia urtero bikoiztu egingo da. 7 urte inguru duenean hau guztia erabat menperatuta egongo da, sintaxia zailagoa bihurtuko da eta irakurketak eta idazketak hizkuntza erabiltzeko beste dimentsio bat erakusten diote, hau kultur ezagupenetarako sarbidea izanik

2.- BERE GARAPENEAN PARTE HARTZEN DUTEN OINARRIZKO FAKTOREAK

Gure portaerak eta garapenak ezaugarri genetikoen eta ingurunekoen eragina jasotzen dute.

Piagetentzat garapena ikaskuntza aurretik gertatzen da eta umeak garapen maila zehatz batzuk lortu behar ditu ikaskuntza berezi batzuk proposatu ahal izateko.

Vigotskyrentzat ordea, ikaskuntza garapenaren aurretik gertatzen da, beste modu batez eguneratuak ezin izango liratekeen prozesuak esnatuz.

Bi teoria hauen ondorioz zera esan daiteke: garapena eta ikaskuntza bi prozesu zeharo erlazionatuak direla, garapen mailak ikaskuntza zehatz batzuk bereganatzea errazten duela eta ingurunearen eragin egokiak umearen heltze-garapenaren aukerak sustatzen dituela.

3.- ETAPAK ETA MOMENTU ESANGURATSUENAK

- Irribarrearen agerpena: 3. Hilabete aldera eta garrantzi handikoa da, pertsonaren gauza batzuk ezagutzen hasten dela esan nahi du.

- 8. Hileko larritasuna: Ezagunak eta ezezagunak bereizten hasten da eta ezezagunen aurrean beldur eta larritasunez erreakzionatzen du.

- Lehenengo pausuak: 12. Eta 18. Hilabete artean hasiko da ibiltzen eta garapen intelektualean izugarrizko eragina izango du. Orain bere kabuz hurbil daiteke objektuetara, ukitu, manipulatu…

- Hizkuntzaren agerpena: Ezinbestekoa da bere pentsamendurako eta honen erlazio sozialen garapenerako.

- Oposizio krisialdia: 3 urte bete aurretik agertzen da. Berak bakarrik parte hartu nahi du eta independientea izan nahi du. Bere limiteak aurkitu nahi ditu eta autosufizientzia hau beharrezkoa izango da autokonfidantza eta independentziara ailegatzeko.

- Egozentrismoa uztea: 5 urte inguru duenean konturatzen hasten da bere ikuspuntuaz aparte beste batzuk ere badaudela eta bere ideiak eta jarrerak azaltzeko eta baieztatzeko beharra sentitzen du.

4.- HAUR-GARAPENA BIZITZAREN LEHENENGO URTEAN

4.1.-HAZKUNTZA FISIKOA ETA GARAPEN NEUROBIOLOGIKOA

GARAPEN FISIKOA:


Haurrak jaiotzen denetik lehenengo urtea bete arte, hazkuntza fisiko azkarra egiten du eta ezberdina izango da ume bakoitzarengan, arrazoi genetikoek, elikadurak eta bizitza motak eragina izango dutelako.

Jaiotze momentuan haurrak 3´5 kilo izaten du, 3 hilabeterekin bikoitza eta urte batekin 10 inguru. Altueran, jaiotzean 50 zentimetro inguru eta urte batekin 74 inguru.

GARAPEN NEUROBIOLOGIKOA:


Haurrak jaiotzerakoan Erreflexu Arkaiko batzuk izaten ditu: zurgatze erreflexua, Grasping-ena, negarrarena eta ibiltzekoa (besapeetatik harturik hankak flexionatu eta luzatu egingo ditu).

Bestalde, Jarrera Programatu batzuk ere baditu, hauek nerbio sistemaren heldutasun batekin lotuta daude.

4.2.-

GARAPEN PSIKOMOTOREA:

Ezberdina da ume bakoitzarengan. Bere ezaugarri garrantzitsuenak hauexek dira:

Giharren tonuaren garapena

Oso azkarra da. Bizitzako lehendabiziko 2 hilabeteetan goiko eta beheko gorputz-adarretan hipertonizitate nabaria dago, laster hipertentsioa desagertzen da eta enborra finkatzen da.

Gorputz-jarreraren garapena

Buruaren kontrola (3-4 hilabete), begi-eskuko koordinaketa (3-4 hilabete), eserita egoteko jarrera (4-5 hilabeterekin laguntzaz, 6-7 laguntzarik gabe), katuka ibiltzea (8 hilabete) eta oinez ibiltzea (10-11 laguntzaz eta 12-14 hilabeterekin laguntzarik gabe).

Atzipena

Objektu bat hartzeko eta atzitzeko gaitasuna oso garrantzitsua da beren garapen intelektualerako. Jaiotzean Grasping-en erreflexua izaten dute (eskua ixtearena). Begi-eskuko koordinaketa objektuen atzitzean 6 hilabetetik aurrera oso garrantzitsua izango da. Urtea betetzerakoan haurra gai izango da bere osotasunean objektu bat hartzeko eta manipulatzeko.

4.3.-

GARAPEN SENTSORIALA:

Jaiotzean organo sentsorial guztiak eduki arren, nola eta zertarako diren baliagarriak ikasi beharko du.

- Dastamena eta usaimena:  Haurrak munduarekiko izaten duen lehenengo harremana ahoaren bitartez da. Gai izaten da usain desberdinen artean bereizteko, batez ere amarena.

-  Ukimena: Jaiotzetik funtzionala da eta erreakzio ezberdinak izango ditu estimulatutako gorputz-atalaren arabera.

- Ikusmena: Jaiotzerakoan gutxien garatuta dagoena, helduaren %50, dena den, sistema hartzaileak ikusmen-estimuluen aurrean erreakzionatuko du.

- Entzumena: Jaiotzean ia erabat eratuta dago; bakarrik nerbio akustikoaren mielinizazio prozesua bukatzeko dago. Haurra sabelean dagoela ere entzuteko gai da.

4.4

GARAPEN INTELEKTUALA:

Jaiotzean haurraren bizitza mentalaren senezko joerarekin (nutrizioa kasu) bat etortzen diren koordinazio sentsorial eta motoreak baino ez dira ematen. 2-3 hilabetetik aurrera, ariketa funtzionalak luzatzen dituzten jarrerak agertzen dira. 4. Hilabetetik aurrera inteligentzia sentsoriomotorearen garapenean lehendabiziko aldaketa garrantzitsuak gertatzen dira. 8. Hilabetearen bukaeran ekintza-eskemak haien artean koordinatzen dira. 1. Urtearen bukaeran ezagututako eskemen konbinaketa eta aplikazioa oraindik mugatuta gelditzen da; ezingo du poxpolu kutxa bat zabaldu zapata kutxa zabaltzen duen bezala.

4.5

HIZKUNTZAREN GARAPENA:

Negarraz gain, 1. Hilabetetik aurrera izaera bokalikoko soinuak emititzen hasten da. Aurrerago, soinuek kontsonanteen antza izango dute. Hasieran helburu komunikatiborik gabe, baina helduaren eskuarmenak soinu gehiago emititzea eragingo du. 6-8 hilabeterekin balbuzeoak era errepetitiboan emititzen dituzte. 9 hilabeterekin fonazio, artikulazio eta entzumeneko mekanismoen berrantolaketaren hasiera da.

1. Urtea bukatu baino lehen helduek hitzak bezala aintzakotzat hartzen dituzten aditz-ekoizpenak emititzen hasten dira.

4.6

GARAPEN SOZIO-AFEKTIBOA:

   lehenengo momentutik besteen emozio adierazpenak jasotzeko gai da. Hala ere 3-4 hilabete bete arte ez ditu pertsonak       ezagutuko, berarekin dagoen pertsonaren arabera era ezberdinean erreakzionatuz. 8. Hilabetean, ezezagunen aurrean beldurra adierazten du, ondorioz 4 sistema hauetan oinarri dezakegu haurra eta ingurune sozialaren arteko erlazioa: esplorazioa, atxikimendua, afiliazioa eta ezezagunenganako beldurra. 1go urtearen amaieran bere burua ezagutzen hasiko da besteenaren artean bereiztuz.

5.- HELDUEN ZEREGINA

Familia oinarrizkoa da umearen garapenerako, bizirik irautea ziurtatzen diolako eta bertan, gizartean autonomoki moldatzeko beharrezkoak diren oinarrizko ikaskuntzak egiten direlako. Gurasoen partehartzea 2 modutakoa izan daiteke:

  • Esporadikoa


    Momentu konkretu batzuetan emango dena eta
  • Sistematikoa:
    Erregulartasun batekin ematen dena.

Bestalde, irakaslearen papera ere oinarrizkoa da. Bere funtzioa ariketak eta esperientziak gauzatzen erraztea izango da eta hauek bere gaitasunekin, interesekin eta motibazioekin konektatu beharko dute.

Helduen eskuarmena bidera dezaketen  jarraibide batzuk: giro atsegina eta ziurra erraztea, era autonomoan eta bere gaitasunen arabera jokatzeko aukera ematea beti, hurbil dituen objektuen manipulazioa eta esplorazioa bultzatzea, edozein ariketa jolas bihurtzea, zentzu guztiak lantzea eta haiekin modu sinple, argi eta errazean hitz egitea.

Entradas relacionadas: