Frankismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

6-EUSKADI FRANKISMOAREN 1.ETAPAN(1939-1959)

Frankistek euskal lurraldea okupatzean errepresioa eta askatasun politikoen kontrola nagusitu ziren. Gainera, ekonomia eta lan-baldintza txarrak, elikagaien errazionamendua eta alderdi politikoen desantolaketa nabarmendu ziren.

Euskal lurraldean gelditu ziren buruzagi politikoak beren alderdiak egituratzen saiatu ziren komunikaziorako zubiak ezarriz Frantzian eta Ingalaterran zeuden buruzagiekin. Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde bat sortu zituzten. EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat antolatzekotan egon ziren eta ezkutuan talde politiko-militar bat antolatu zuten. Hauek borrokatzeko prest zeuden aliatuak erregimena amaitzeko Espainiara sartuko balira. 1946tik aurrera, nazioarteko egoera berria zela eta, borroka baketsuaren alde egin zuten Franco botererik kentzeko eta ekintza batzuk egin zituzten; liburuxkak banatu, kartelak jarri, mola jeneralaren monumentua leherrarazi…

Lan eta ekonomia baldintzak gogorrak ziren eta greba orokorrerako deialdia egin zen frankismoaren aurka. Errepresio gogorra egin zuten eta ez zen asko hedatu. Gero, beste greba orokor bat egin zuten bizimodua garestitu zela eta gizarte-hobekuntzak eskatzeko, baina hemen ere errepresio gogorra egin zuen erregimenak.

1950eko nazioarteko egoera mesedegarria izan zen Francorentzat eta beste estrategia batzuk erabili zituzten. Elkarte nazionalista batzuk sortu zituzten EKIN, ondoren EAJren gazte-erakundean EGI sartu zen. Hauek, buruzai nazionalista zaharren jarrera pasiboa kritikatu zuten eta EAJko kide zahar eta gazteen arte tirabirek eragin handia izan zuten. 1950tik aurrera euskal gizarteak ekonomia hazkunde handia nabaritu zuen eta miseria gainditzen hasi ziren. Industrializazio bizkorra, mugimendu korporatibistaren sorrera eta immigrazio masiboa izan ziren.

Frankistek Bilbo konkistatu ondoren Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen(Bartzelonara) eta frankistek Bartzelona hartu zutenean erbestera joan ziren eta Mundu Gerra piztu zenean Estatu Batuetara joan zen. Eusko Jaurlaritzaren bulegoak eta EAJ alderdiaren lokalak itxi zituzten eta milaka errefuxiatu eta gobernuko kide Amerikara joan ziren(Mexiko, Argentina, Txile…)

II.Mundu Gerran Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londres eta New Yorken. AEBko gobernuarekin harreman onak zituen, CIA eta FBIrentzat espioitza-lanak egin zituen. Beste euskaldun batzuk kontzentrazio-esparruetan sartu eta hil egin zituzten.

Errepublikaren erbesteko gobernuaren eta EAJren gobernuaren arteko harremanak ez ziren onak izan baina Baionako Ituna sinatzean harremanak sendotu zituzten. Itunaren bidez, Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konprometitzen ziren. Baikor zeuden aliatuen eta nazioarteko erakundeen laguntza jasoko zutela uste baitzuten. Bestalde, Francok botereari eutsiko ziola ikustean tentsioak areagotu eta PC alderdia Eusko Jaurlaritzatik bota zuten eta zenbait buruzagik dimititu egin zuten.

Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen eta alderdi politiko eta sindikatu guztiek hartu zuten parte indar politikoak batzeko eta Francoren erregimenaren aurkako oposizioa indartzeko.

Entradas relacionadas: