Frankismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Gerra Zibileko porrot errepublikarrak matxinaturiko militarren buruzagiak, Francisco Franco jeneralak, protagonizatu zuen diktadura luze bat ekarri zuen (1939-1975). Bere erregimen pertsonal eta autoritarioak gizartearen arlo garrantzitsuen bermea izan zuen:
Armada: elementu progresistetaz garbitua gerran zehar, kontrol sozialaren eta zapalketaren instrumentu bilakatu zen. Eliza katolikoa: matxinada irmoki bermatu zuen eta laguntza moral eta ideologikoa eman zion. Ordainetan eragin soziala berreskuratu eta ordain ekonomikoak jaso zituen. Monarkikoak: karlistek eta Alfontso XIII.aren partaideek sutsuki lagundu zituzten matxinatuak. Baina Francok erregimen monarkikoa berrezartzeari eman zion ezetzak, bi talde hauek beraien kokapenak diktadorearengandik urrun zitzaten eragin zuen. Falangea: talde faxistak gizonak eta berme ideologikoa jarri zituen altxamenduaren alde. Bere buruek kargu garrantzitsuak izan zituzten espainiar Administrazioan 1945erarte, Bigarren Mundu-gerran Ardatzaren porrotaren ostean, Francok bere erregimenaren kutsu faxista desagerrarazten saiatu zen arte.
Erregimen frankista, edo
Mugimendu Nazionalak, ezaugarri argi batzuk agertzen zituen:
Franco jeneralaren figuran haragituriko
 gobernu autoritarioa. Alderdi bakarra, Espainiar Falangea, karlismoa eta erakunde eskuindarren arteko batasunak Espainiar Falange Tradizionalista eta Nazional Ofentsiba Junta Sindikalistan bildu ziren (FET eta JONS-etakoak). Edozein oposizioren gaineko eskala handiko zapalketa. Sindikatu bertikala, hau da, hierarkizatua eta bakarra, Estatuak kontrolatutakoa. Ekonomi autarkia eta nazioarteko isolamendua.
-1947 Suzesio Legea, monarkia esarri. -50 Hamrk, EEBBekin Marshall plana. Ekonomia garatzeko, hazkund kapitala eta turismoa. -Teknokratak botere. -Juan carlos Errege. -1959 ETA

Entradas relacionadas: