Filosofia azterketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB

Gizakia izaki kontzientziaduna

Gizakia Kontzientziaz hornitutako izakia dugu. Kontzientzia? Errealitatea eta bere burua ezagutzeko gizakiak duen almena edo gaitasuna. Bi kontzientzia mota: zuzena eta islatua. Kontzientzia zuzenaren bitartez gauzen existentzia suma dezakegu. Animaliak bizi direla kontziente dira.

Baina gizakiak badu beste kontzientzia mota bat, hau da, gure sumaketez kontzientea izate, gizakiak zerbaitez ohartzen dela jabe izatea, konturatzea. Horri kontzientzia islatua deritzo. Bere buruaren egoera aztertzeko gaitasuna du gizakia.

Gizakia, animalia arrazoiduna

Aristotelesek giza izakia animalia arrazoiduna zela zioen.

  • Ulermena edo adimena gauzak atzemateko, kontzeptuak eratzeko eta harremanak ezartzeko.
  • Epaitzeko gaitasuna zuzena akatsetik eta logikoa ilogikotik bereizteko gaitasuna.
  • Indukzioa datu konkretuetatik baieztapen orokorra ateratzeko gaitasuna
  • Ikasketa soziala balio eta arau sozialak eskuratzeko almena.

-Animalia-adimena eta giza adimena

Adimenaz ingurumena aldatzeko almena edo bizi-beharrak asetzeko, tresna bat erabiltzeko almena ulertzen badugu, esan behar dugu, zenbait animalia adimenaz hornituta daudela. Animalia-adimena nahiz eta mugatua izan. Egoera jakin batzuetan animaliak pentsatzeko gai direla, beste batzuek objektuak tresna bezala erabiltzen dituzte.

Adimenaz gauzak antzemateko edo zeinuak sinbolo bihurtzeko, edo ideia unibertsalak eratzeko almena bezala ulertzen badugu, gizakia bakarrik dago hornituta.

Giza adimena kualitatiboki eta esentzialki desberdina da.

Animalien erantzuna testuinguru jakin batera mugatuta dago; gizakiarena, ordea, baliagarria da antzeko edozein egoeratan.

Gizakia, izaki askea

Gizakia adimenez hornituta dagoelako, askea da. Gizakiak posibilitateez, betebeharrez eta eskubideez, ekintzen ondorioez pentsatu behar du, librea delako.

Animalien Mundua itxia da, ez dute erabakirik hartu behar, belaunaldiz belaunaldi modu berean jokatzen dute. Gizakiaren Mundua mundu irekia da, aukera egitean ez du kapritxoz jokatzen, arrazoi, motibo batzuei jarraituz jokatzen du. Gizakiak erabakitzera behartuta aurrez finkatuta. Adimenean sortu behar ditu, eta, ondoren, errealitatean gauzatu.

Gizakia bukatu gabeko izakia da. Beti gehiagoren egarria du. San Agustinek gizakia gauza berriak desiratzen dituen animalia dela, Nietzschek gizakia promesak egin ditzakeen animalia bakarra dela.

Gizakia, izaki gizartekoia

Animalien kumeak eta gizakiarenak hartu eta aurrez aurre jartzen baditugu, haurrek ezingo luketela bizirik iraun euren hurkoek gau eta egun zainduko ez balituzte. Aita-amek askoz denbora luzeagoan zaindu behar dituzte besteen ganako mendetasuna ez dagokio soilik Alberdi biologikoari. Gizabanakoaren nortasuna bera eratzen duen gaitasun gehienak besteen arteko bizitzari zor zaizkio. Gizartean bizitzeak erakutsiko dio pertsona izaten.

Gizakiek berezko duten jendarteko jarrera horri gizartekoitasuna deritzote, gizakiek taldearen iraupena segurtatzen dute, eta arazo guztiei konponbidea ematen diete. Taldeen erasoen kontrako babesa talde lanari esker eskuratzen dira.

Gizakia, izaki kulturala

Kultura ez da genetikoko heredatzen ikaskuntza sozialaren bidez ondorengo belaunaldiei eskaintzen zaiena. Mosterinen oinarrituz, ikerlari batzuek uste dute animalien kulturaz hitz egin daitekeela, zenbait animalia hainbat portaera sozialki ikasten baitituzte.

-Animaliek seinaleekin izaten dituzte harremanak

Seinalea: estimulu bat agertu bezain laster, prozesu baten hasiera eta bakarrean sorrarazten duena. Seinale baten portaera bat hasten da. Seinalearen eta portaeraren arteko lotura genetikoki programatuta dago. Norbanakoek ez dituzte seinaleak ikasten, beren naturari dagozkionak, kulturalak.

-Gizakia, izaki sinboloduna

Ikasitakoa belaunaldiei eskaintzeko bidea gizakiok bakarrik erabili ahal dugulako: gizakiok bakarrik erabiltzen ditugu sinboloak.

Sinboloa beste zerbaiten ordezko gisa balio duen edozer gauza da. Hitzak eta zenbaki simboloak dira. Komunikazio sinbolikoaren bidez irakaspen zehatzak truka ditzakete, aurkikuntzak partekatu edo eragiketak landuak antolatu.

Hizkuntza du gizakiak bere sinbolo multzorik garrantzitsuena. Hizkuntza ikasteak gaitasuntzat hartzen da. Hizkuntzari esker kulturako ideiak, balioak eta arauak jasotzen ditugu. Hizkuntza gauzatzeko behar den malgutasuna eta zehaztasuna dituen bakarra gizakiek uler ditzaketen gauzarik konplexuenak ulertarazteko balio dezakeen modu bakarra. Hizkuntzarik gabe, giza pentsamendurik gehiena ez litzateke posible izango. Hizkuntzari esker ikasten dute haurrek beren gizarteak Nola ulertzen duen mundua, iragana eta etorkizuna.

Gizakien eta beste animalien arteko alderik, animalia bizitza senean oinarritzen da eta ikasketan baino gehiago. Gizakiek kultura sortu beharra dute bizirik iraun nahi badute. Kulturak ordezkatu du sena.

Hizkuntza funtsezkoa d gizartea antolatzeko, beste edozein sinboloren gainetik dago, kultura sortzeko eta zabaltzeko erabiltzen da.

Transformismoa: inguruneari esker gertatzen diren aldakuntzak. Ez dira heredagarriak beraz ez dute eraginik eboluzioan.

Mutazionismoa:  izaki bizidunen geneetan gertatzen eta heredatzen diren aldakuntzak dira. ondorioz espezieetan aldakuntzak eragiten dituzte.

Hominizazioa: gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da.

Gizatiartzea edo humanizazioa: komunikatzeko eta elkartzeko prozesua.

Fixismoa: azaltzen zuen bizitzaren aniztasuna. Ikuspegi erlijiosoarekin bat etorrita, fixismoaren arabera espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik beren horretan iraun dute, inolako aldaketa barik.

Eboluzioaren teoria: gaur egun bizi diren organismo guztiak sinpleagoak ziren beste batzuetatik datozela uste da, belaunaldiz belaunaldi aldaketa ordenatuak eta mailakatuak pilatzearen eta transmititzearen ondorioz.

 

 

Entradas relacionadas: