Euskera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

1. Euskararen lekukoak:1.1 Hitz solteak: XII. mendearen aurretikoak. a)Akitaniako hilerrietan, euskal izenak (K.o I) b) Glosa edo iruzkinen ondoan ( X ) c)Euskal Hiztegitxoa (XII) 1.2 Atsotitzak: Literaturaren lehen adierazpen trinkoak. Herriaz asko esaten. 1596 "refranes y sentencias" 1.3 Gutunak: Euskaraz bizi zen herriaren lekukotasuna, FJ Zumarraga 1.4 Atal literarioak: Euskara literario arkaiko baten seinale Lazarragaren eskuizkribua 2. Joan Perez Lazarraga (548?-605): Bere eskuizkribua 2004an aurkitu, garrantzitsua, euskara idatziaren inguruko iritziak birplanteatzera. 102 orrialde, literatura originalaren erdia. Gaia amodioaren gorabeherak, garaian arrakastatsua. Prosa eta 2/3 poesia. Desagertua dagoen Arabako ipar-ekialdeko euskalkian, bizk. gipuz. eta euskara arkaikoaren arrastoak. -Ondorioak: Hegoaldean ere aspaldiko literatura idatziaren lekukoak. Baliteke literatura idatzia ez izatea hain aspaldiko eta urria. Ez dirudi euskaldun gutxiago erdaldun baino.

3. Bernart Etxepare: Nafarroa Behereko Garazi aldean jaio zen lehen euskal idazle ezaguna. Erretore izan eta preso politiko. Obra: "Lingua Vasconum Primitiae" 1545 Bordelen argitaratua. Gaiak: Erlijioa, amodioa, euskararen goresmenezko bi kantu (kontrapas, sautrela) Kritika: Herri olerkaria, herritar arruntentzat idazten du, herritarrek kantatzeko moduko olerkiak. Garai batean gutxietsiak bere obrak: Amodioa jorratzeko freskotasuna onarkaitza elizari, errimetan akatsak vs errenazimenduaren perfekzionismoa. Olerkari handitzat, garai hartako euskera eta poetikaren lekukotasunarengatik (hizkuntzak zahar kutsua, ez du ikuspegi esturik ageri, literatura probentzalarekin lotzen da). "Orain artez egon haiz imprimatu gaberik" 4. Joanes Leizarraga: Lapurdin jaio. Apaiz katolikotik protestantismora. 1571an Arroxelan hiru obra: Jesus Krist Gure Jaunaren testamentu Berria; Kalendrera (elizako jaien kalendarioa), ABC edo Kristinoen instrukzionea (kristau ikasbidea). Kristau xumea erlijio berrian zer irakurri emateko. Kritika: Itzulpengintza lan handiaren meritua. Menpeko proposizioak erabili behar, prosara eraman. Iparraldeko euskaldunentzat idatzita. Hizkuntza jasoaren alde, itzulpenari zor zaion seriotasunarengatik. Zahar kutsua dario bere Euskarari.

Entradas relacionadas: