Euskal Herriko Erliebea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Euskal Herriak 800m. garaiera du batez beste. Bertako erliebea, neurri handian, aro tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. *Lurralde aski mensitsua da, pirinioetako mendiak bertaraino iristen baitira. Ipar ekialdean daude garaienak: hiru errege mahaia, arlas eta kartxela. Barrualdeko mendikateak dira eta bertan, kareharriak eta hareharriak, margak eta flysch materialak dira nagusi. Horma bertikalak eta gain malkarrak sortzen dituzte. *Nafarroako ipar-mendebaldean, pirinioak bi norabideetan hedatzen dira; bata, ekialdetik iparraldera (kintoatik aiako harrira) eta bestea, ekialdetik mendebaldera (kintoatik salbadara). Lehengo adrkadurak itsasorantz jotzen du eta haren mendiak ez dira oso garaiak: saioa eta larrun adibidez.Bigarren adarkadurak, ekialdetik mendebaldeko norabidea duenak, hego euskal herria bi zatitan banatzen du: banalerrotik iparralderakoa menditsua da eta itsasoalderantz hurbildu ahala mendiek altuera txikiagoa dute. *Pirinioetako adarkadura horretatik abiaturik eta itsasertzarekiko elkarzut, itsasorainoko bailarak osatu dituzten mendiak daude: oiz, sollube, arno, jaizkibel eta mendizorrotz. Bizkaiko sinklinorioa osatzen dute, punta galeatik bortzirietako eta aldudeko mazizoraino. Litologia nagusia flysch eta basaltoa azaleratzea da. Batez ere, erliebe biribilduak sortzen dituzte. *Banalerrotik hegoalderako lurraldea lauagoa da; Toloño eta Kodes dira garrantzitsuenak. Honexek Treviñoko arroa eta Errioxa bereizten ditu. *Hego Euskal Herriaren banalerroan bertan mendi altuak daude: aralar, aizkorri eta gorbeia. Bizkaiko antiklinorioa osatzen dute, bortzirietako mazizotik ordunteko mendietaraino doa. Litologia mesozoikoa dute, kareharriak eta Flysch. Bertan, konglomeratuak , margak, igeltsuak, gatzak eta buztin gorria ere aurki dezakegu. *Bada hirugarren mendilerro bat ere. Nafarroako mendebaldetik Arsbarako norabidea du eta pirinioekiko paralelo dago. Bertan daude: leire, alaitz, erreniega eta gazteizko mendiak. Erdialdeko mendikateak dira, araba eta nafarroako lurraldeetan zehar. *Hgeo euskal herriko kostaldea malkartsu eta koskatsua da; lurmutur (higer, izustarri, luzero, matxitxako, monpas, ogoño, villano) uharte (izaro, gaztelugatxe) eta itsasadar (debakoa, urdaibai, oriakoa, plentziakoa, nerbioikoa) ugari daude. Kostaldeko antiklinorioa osatzen dute. Erliebe karstikoa (dolinak eta lapiazak) dago.Gernika eta Lekeitio aldean ostera, kosta aldean, labar malkartsuak daude. *Ipar euskal herrikoa, berriz, laua eta zuzena da, lurmutur gutxi daude eta barnealdetik duna sistema batek mugatzen du. Iparaldeko nahiz hegoaldko hondartzak, oro har, harea finekoak dira.

Entradas relacionadas: