Espainiako Ibaiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Espainiako Ibaiak: -Penintsulako ibaietan eragina duten faktore nagusiak klima eta erliebea dira. Espainiako alde gehiena klima mediterraneokoa da, horregaitik ibaien ezaugarriak, agorraldi gogorra, emari gutxi eta oso irregularrak dira. -Klimak, prezipitazioek ibaien emari absolutu eta erregimena zehazten dute. Ibaiaren erregimena emariak urtaroen arabera dituen aldaketak dira. Aldaketa horiek prezipitazioen banaketaren edo elur prezipitazioen araberakoak dira. -Erliebeak, Espainiako isurialde hidrografikoa zehazten du. Penintsulan, relieve unitaterik garrantzitsuena meseta da, hura da eremu gehiena hartzen duena eta gainerakoek bere inguruan kokatzen direlako, hegal menditsuak, depresioak eta kanpoaldeko mendikateak. -Penintsulako ibaiak hiru isurialde hidrografikotan banatzen dira: *Bizkaiko isurialdeko arroa: Ibai laburrak dira, kostaldetik hurbil dauden mendietan jaiotzen dira eta. Higatzeko gaitasun handia dute, jaiotzen diren inguruen artean desnibel handia gainditu behar dutelako. Ibaiok zeharkatzen dituzten erliebeen hegalak landarez babestuta daudenez, higadura ez da hain handia. Bizkaiko itsasoaldeko ibaiak, emaritsuak eta erregimen nahiko erregularrekoak dira, prezipitazioak ugariak eta konstanteak dira eta. Isurialde honetan aurki daitezke hurrengo ibaiak: bidasoa, deva, eo, navia, nalon, nervion eta negro. *Atlantiko isurialdeko arroa: Ibai luzeak ditu, mediterraneotik hurbil jaio eta atlantikoan isurtzen dira eta. Zeharkatzen dituzten lautadetan ia-ia hondoratu ere ez dira egiten, baina desnibeletan trokak eratzen dituzte. Erregimen irregularra dute. Udan agorraldiak dituzte, prezipitazio urriak agoten direlako eta goraldiak udazkeneko eta udaberriko eurien eraginez. Honako ibaiak aurkituko genuke isurialde honetan: miño, duero, tajo, guadiana, Guadalquivir, guadalete, tinto eta odiel. *Mediterranear isurialdeko arroa: Ibaiak laburrak dira, Ebro kenduta. Ibaiek trokak eratzen dituzte, landarerik gabeko hegalak higatu eta higakinak aurretik eramaten dituzte eta. Erregimen irregularrekoak dira. Udan agorraldi garrantzitsuak izaten dituzte eta udazkenean hondamendiak eragiteko moduko gorakadak izan ditzakete uholde-uren eraginez. Isurialde honetan aurkituko ditugun ibaiak: almanzora, ebro, jucar, segura, ter, turia eta mijares. -kanaria eta balear artxipielagoei erreparatuz, ez daude ibaiak. Errekastoak daude, ura iturrietatik jasotzen dutenak. Kanarietan, akuiferoak gehiegi ustiatu direnez, gaur egun ia-ia ez dago etengabe ura duen errekarik. Uharrak oso ohikoak dira hemen.

Entradas relacionadas: