Definizioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,77 KB

Energia: sistema batek lan bat egiteko duen gaitazunari energia deritzo. lana egiterakoan energia transformazioa egoten da.lana:indarraren eta desplazamenduaren arteko biderketa da.joule: gorputz batean aplikaturiko newton bateko indar batek gorputz hori indarren norabide berean metro bateko distantzian desplazatzean eginiko lanari joule deritzo.watt:bateko potentzia segundo batean joule bateko lana egiten duen sistema bati dagokiona da.energia zinetikoa:gorputzek higatzen egoteagatik duten energia da.energia potentziala:gorputzek lurrazalarekiko duten posizioagatik duten energia da.energia mekanikoa: gorputz baten gainean lana egiten duen indar bakarra gorputzaren pisua bada,gorputzaren energia mekanikoak hots, energia zinetikoaren eta energia potentzialaren baturak konstante irauten du ibilbideko puntu guztietan.tenperatura: gorputz baten tenperatura gorputza osatzen duten partikulen agitazio termikoaren neurria da.beroa: bi gorputzen artean tenperatura-desberdintasuna dagoenean energia transmititzeko forma da.bero espezifikoa:  substantzia baten bero espezifikoa masa-unitateak hartu behar duen beroa da, tenperatura kelvin bat igotzeko.

Entradas relacionadas: