Askatasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

1.zer da gizakia? Kultura ala natura?
Gizakiak,berez ezaugarri biologikoak gainditzen ditu eta kulturei irekitzen dio hizkuntza, teknika,morala,zientzia,erlijioa…Beraz,animalia kulturala da..Kulturak mekanismo ugari ematen dio moldatzeko, hizkuntza sinbolikoa eta teknikoa adibidez.Horregatik kapaza da mundua orientatzeko, esperientziaren konplexutasuna murrizteko eta arriskuei aurre egiteko..Gizakiak kultura lortu du gaitasun hauei esker,eta honela zalantzak uxatzen ditu.Dena den,giza izaerak bi alderdi batzen ditu:biologikoa eta kulturala,kulturala sartu du ezaugarri biologikoei esker eta kulturak ezaugarri biologikoez moldatzeko gaitasuna handitzen du.Gaitasun honek izugarrizko aldaketak ahalbideratu ditu,vaina ezin da jakin eboluzio biologikoan izango duen eragina.
3.Munduko kultura ugarien aurreko jarrera hedatuenak:etnozentrismoa, kultur-erlatibismoa ,kulturartekotasuna.
Etnozentrismoa:Ikuspuntu honetatik beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzen dira.Ondorioz,ezin dira ulertu beste kulturetako bizimoduak eta norberaren taldearekiko kohesio sentimendua gogortzen da.Taldeek besteak baino hobeak direla pentsatsen dute eta besteekin paternalismo edo inposaketa erabiltzen dute.Batzuk xenofoboak dira,arrazistak, chavinistak edo aporofoboak..Kultur-erlatibismoa:kultura bakoitza bere balioen arabera aztertu behar dira, eta ez beste kultura bateko balioaren arabera,tolerantziaz.Aurrekoa baino hobea den arren, mugak ditu,es du elkarrizketa bultzatzen eta kulturabakoitza bere balioetan itxitageratzea nahi du.gainera baditu zenbait arrisku:-arrazakeria kultura ez nahastearen alde dago.-kulturak elkarren gandik banatzea.-jarrera erromantikoa beste kulturen alderdi onak puztu gehiegi,zentzu kritikoa galduz.-kulturaparalisia tradizioak gorde behar dira,baina kulturak bizirik egon behar du eta egoera berriei moldatu,kulturen arteko harremanak bultzatuz..Kulturartekotasuna:Errespetuan oinarritzen da, vaina kulturen arteko berdintazunezko harremanak sustatzen ditu:-ulertu behar da gizartea eta mundua pluralak direla.-ulertu harremanak konplexuak direla.-kulturen arteko elkarrizketa sustatu.



6.Askatasun motak:barne eta kanpo askatasuna
Kanpo askatasuna:Nahi dugun tokira joateko eta uste dugun moduan jokatzeko aukera da,beti ere legeak onartuz eta bakoitzaren herrialdeko ohituren baitan..Espetxean sartzen direnek galtzen dute,eta baita adierazpen-askatasuna, elkartzekoa,manifestatzekoa….eskubideak ez dituztenak ere..Barneko askatasuna:Dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak artu ahal izatea da,lo egin ala ez.Askatasun morala da,norberaren irizpideen arabera bizitzea.Barneko askatasuna kentzeko nahimena kendu behar da,drogen,hipnosia edo besteren bidez.

4.Lengoairik ba al dute animaliek?zein ezberdintasun dago horien eta gizakiaren lengoaiaren artean?Giza lengoaiaren ezaugarriak.
Ikerketa batzuen arabera erleekin egindakoak kasu,ikusten da haien artean ez dagoela elkarrizketarik,eta ikusten dutena baino ezin dutela komunikatu eta esperientzia bati lotuta dagoela.Bestalde,ez dute hitzik erabiltzen eta ez dute ahozkatzen.Komunikazioa mugatua da eta mezuak zatituta ezin dira analizatu..Giza lengoaia,berriz,ahozkoa da,es da mugatua eta soinu konbinazio aberatsaren bidez burutzen da.Animaliengan es bezala,elkarrizketarako ahalmena du;hau da,estimulo sinbolikoen aurrean,erantzun sinbolikoak ere sortaraz ditzake.Ez da norantza bakarrekoa eta elkarreragina sortzen du.Lengoaiaren bidez,errealitate objetiboak edo subjetiboak zeinu linguistikoez ordezka daitezke eta beste hartzaile bati komunikatu.Ezpazio-denborazko muga guztiak gainditzen ditu eta edozein motatako mezuak buru ditzake.Azkenez, giza-lengoaia arbitrarioa da,hau da,mezuen forma hitzarmenezkoa da,horregatik hizkuntzen aniztasuan;gainera,lengoaiaren artikulatzea, mezuak beren osagaietan zatitu ahal dira.

Entradas relacionadas: