3. Gerra Karlistak eta Foruak

Enviado por Luar y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB

            3. gaia Karlistaldiak eta foru erregimenaren deuseztatzea (1833-1876)

XIX. mendean aldaketa soziopolitiko batzuk eman ziren, eta Borboien zentralismoak foruen desagerpena dakar. Foruen galtzea gerra karlistekin eman zen Hego Euskal Herrian. Espainian absolutismoarekin zeuden lurraldeen arteko desberdintasunak sistema liberalaren ereduak ezabatuko ditu. Espainia liberalismoaren bidean jarri zen Frantziar Iraultza eta Independentzia gerraren ondoren.

1833Ean Fernando VII.a hil egiten da, eta bi erregegai aurkezten dira, Carlos Maria Isidro (absolutismoa mantentzearen aldekoa) eta Isabel II.a (liberalen laguntza jaso zuenez, hauen alde jarriko dena, haur bat denez, amak egingo ditu mugimendu eta estrategia hauek) eta honek bi ereduen bandoak bereiziko ditu. Euskaldunak (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa), foruak arriskuan ikustean, Carlosen alde jarriko dira, foruak mantentzearen alde baitago. Ordurako, liberalek, foruak deuseztatzeko saiakerak eginda zituzten, 1812ko Konstituzioan edota Hirurteko Liberalean. Karlisten sostengu handiena euskaldunek osatuko dute, foruak ez galtzearren.

1833tik 1839ra bitarteko gerra zibila izan zen lehenengo Gerra Karlista, eta Euskal Herrian, Catalunyan eta Maestrazgoan garatu zen batez ere. Atzerriko potentzia absolutisten laguntzarekin, Zumalakarregi euskal generalak armada indartsu bat sortu zuen gerra piztu bezain laster, gerrileroak armadan sartuz, eta armada honek garaipen asko eduki zituen landa eremuan liberalen aurka. Euskal Herria osoa kontrolpena zeukaten, hiriburuak izan ezik. Karlos eta bere gortea Lizarran ezarri ziren, eta Bilbo eskuratzen saiatu zen handik, baina ez zuen lortu. Bilboko erasoan jaso zituen zaurien ondorioz hil zen Zumalakarregi generala 1835ean. Handik aurrera gauzak okertzen hasi ziren, Karlos V.ak Madril eskuratzeko saiakera egin zuen, baina arrakastik gabe. 1838an, karlistak bi bandotan bereizi ziren, alde batetik apostolikoak (gerrarekin jarraitu nahi zutenak) eta bestetik transakzionistak (Maroto generalaren buruzagitzapean amore ematearen alde zeudenak). Apostolikoak Lizarran zeuden bitartean, Marotok amore ematen paktatu zuen, eta  1839an gertatutako Bergarako Besarkadan, Esparterok eta Marotok, gerra amaitutzat eman zuten euskal foruak mantentzearen truke. Ondorioz, Karlos erbesteratu egin zen, eta euskal foruen etorkizuna Madrilen erabaki zen.

1839ko urriko legearen arabera, euskal foruak ere konstituzioari egokitu behar zitzaizkiola zioen. Euskal ordezkariei Madrilen entzungo zitzaiel lehenengo. Nafarroak ordezkari aurrerakoiak bidali zituen, eta hauek ez zituztenez foruak behar bezala defenditu, 1841eko Ley Paccionadarekin desagertu ziten Nafarroak foruak. Horrenbestez, erreinu estatutua galdu eta probintzia bihurtu ziren, aduanak Frantziako mugaraino igo, txanpon propioa egiteko eskubidea galdu eta soldadutza ez egitearen pribilegioa galdu zuten. Gainera, nafartar erakundeak desegin eta zergen sistema aldatu egin zuten. Honen truke Kontzertu Ekonomikoa eman zitzaien nafartarrei, zeinarekin diru sarrerak kudeatzeko eskubidea zuten, espainiar estatuari urtero kuota bat ordaintzearen truk.



Araba, Gipuzkoa eta Bizkaizako foruen defentsa egitera, bestalde, ordezkari moderatuak joan ziren. Hauek Gorteek esandakoa ez zuten onartu, eta 1841eko urtarrilean Foru Pasea (foruen eskubide batzuk) ezeztatu zituen Esparterok. Urrian, Iruñean O'Donnellek emandako pronuntziamendu moderatuan parte hartzea euskaldunei leporatuta, aduanak eta eta erakunde foralak desegin zituen, baina soldaduska ez egitea eta zerga sistema mantenduz. 1843Tik aurrera, Narvaezen pronuntziamenduaren ondoren, moderatuek euskaldunak bereganatzeko Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak berreskuratu ziren. Honen truke, Foru Aldundiek, moderatuen alde joko zuen hurrengo urteetan.

Foruen arazoa konponduta zegola zirudien, baina 1868ko iraultza demokratikoaren ondoren, lurjabe handiek, Elizaren laguntzarekin, karlismoa berpiztu zuten Euskal Herrian. Aurrerakuntza demokratikoen aurka eta Saboiako Amadeo ordezkatzeko nahiarekin matxinadara jo zuten berriz ere karlistak Carlos VII.aren alde. Hasieran, euskal gerrilariak garaituak izan ziren, baina urte bukaeran sektore kontserbadorreenen laguntza ekonomikoaren ondorioz, gerra berpiztu zen Euskal Herian eta Catalunyan. Ondorioz, gerrilariek, landa eremuaz azkar jabetu, Lizarran hiribura jarri, eta euskal hiriburuak eskuratzeari ekin zioten. Amadeok 1873an abdikatu zuen, eta Espainian I. Errepublika aldarrikatu zen, honek karlismoa indartu zuen eta laguntza ekonomikoak jaso ziren Espainiako sektore kontserbadoreen aldetik. Bilboko setioa 1874ean Concha generalak gelditu bazuen ere, Abarzuzan karlistek liberalei gailendu zitzaien. Urte berean, eta Martinez Camposen pronuntziamenduaren ondorioz, Alfontso XII.a errege aurkeztu zen. Honek, karlismoaren indarrak galtzea lagun zuen, monarkikoek Isabel II.aren semearen alde jarri zirelako (Canovasek proposatutakoa) eta karlismoa laguntzarik gabe geratu zen 1875ean Alfonotso XII.ak koroa eskuratzean. Urte hartan, Katalunian karlistak garaituak izan ziren eta EH-an urte bat beranduago (Carlosek ihes egin izan behar zuen). Karlismoa amaiturik, karlistak eskuin muturreko mugimendu polituko katoliko integristara bihurtu ziren.

Gerraren ondorio argietako bat euskal probintzien foruen galtzea izan zen (1876ean egindako lege baten arabera, zerga sistema eta soldaduska ez egitea ere baztertzen zen). Euskal Foru Aldundiak probintziak bilakatzearekin batera, Espainiako foru sistema desagertu zen. Giro politiko nahasia ekiditeko, Canovaseko Kontzertu Ekonomikoa eskainiko die Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari, urteko kuota baten truke eta honekin probintziek autonomia ekonomiko edukiko dute. Kuota ez zenez handia, zergak jaistea ahalbidetu zuen, industrializazio prozesuan zeuden probintziertara enpresak erakarriz. 1937an G eta Bk kontzertua galdu bazuten ere, geroago Foru Aldundia berreskuratu zituzten Hego Euskal Herriko probintziek eta kontzertuak gaur egun arte mantendu da.

Entradas relacionadas: