22

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

++Ekintza guneak: goi presioko eta behe presioko inguruak dira. Presio atmosferikoa aireak azalera unitate baten gainean duen pisua da. Milibareetan neurtzen da barometroarekin eta eguraldi mapetan irudikatzen da isobaren bidez. Antizikloia goi presioen eremua da eta depresioa behe presioko eremua. Jatorriei erreparatuz, honelakoak izan leikez:_Antizikloi termikoa: aire masa bat hoztean sortzen da: aire hotzak gehiago pisatzen duenez, behera egin eta goi presioa eragiten du. Beherakada termikoa airea berotzean sortzen da: aire beroak, gutxiago pisatzen duenez, gora egin eta behe presioa eragiten du._Ekintza gune dinamikoak: inguru jakin batzuetan eratzen dira. Horietan, altueran, zorrotada korronteak gandorrak eratzen ditu edo ibarrak eta horiek zalean nabaritzen dira.Hona hemen, penintsulan zirkulazioa gidatzen duten ekintza-guneak:_Antizikloien ekintza-guneak:  Azoreetako antizikloia, udan iparralderantz mugitzen dena eta neguan hegoalderantz; atlantikoko antizikloi polarrak; Eskandinaviako antizikloia; eta Europa kontinenteetako eta penintsularen barrualdeko antizikloi termikoak._Depresioen ekintza guneak: Islandiako depresioa; Genoako golkoko depresioa; eta afrika iparraldeko eta penintsularen barrualdeko depresio termikoak, udan lurzorua berotzean sortzen direnak.++Aire masak tenperaturari, hezetasunari eta presioari begira ezaugarri bereziak dituzten aire multzoak dira. Ezaugarri horiek sortzen diren iturburu eskualdeetan hartzen dituzte. Espainiaren latitudea dela eta, bertara hurbiltzen diren aire masen iturburu eskualdeak inguru artikoa, inguru polarra eta inguru tropikala dira. Lehengo bietan aire masa hotzak sortzen dira baina azkenengoan ez, aire masa beroak baizik.++Fronteak hainbat ezaugarritako bi aire masa banatzen dituzten azalak dira. Frontearen bi aldeetan, airearen propietateak modu bortitzean aldatzen dira. Espainian, fronterik garrantzitsuena fronte polarra da, aire tropikalaren eta aire polarraren masak banatzen dituena. Frontearen uhindurek bi fronteko depresioak eratzen dituzte eta, eraginez, prezipitazioak sortzen dira.

Entradas relacionadas: