1837ko konstituzioa: aurkezpena eta iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

1837ko konstituzioa
1.Aurkezpena: Aurrean dugun testua, testu juridiko bat da, hau da, 1837ko konstituzioa. 1833.urtean Fernando 7.a hil ondoren, oinordekotza Maria Kristina bere emazteak hartu zuen. Fernandoren alaba, Isabel adin txikikoa baitzen. Fernanado 7.aren anaiak, Carlos Maria Isidrok, ez zuen onartu honen erabakia eta ondorioz lehen gerra karlista piztu zen, liberal eta absolutisten artean. Maria Kristinak liberalak erakartzeko errege estatutua argitaratu zuen. Baina liberalei ez zitzaien guztatu eta matxinadak egon ziren estatu osoan. La Granja izeneko matxinadaren ondorioz Maria Kristinak 1837ko konstituzioa aldarrikatu zuen. Teorian konstituzio aurrerakoia zen eta liberalentzako momentu zailean aldarrikatu zen. 1845 arte iraun zuen eta orduan moderatuak hartu zuten agintea.
3.Iruzkina: (Sarrera): Fernando 7.a hil zenean, Maria Kristina bere emazteak hartu zuen oinordekotza, Fernandoren alaba Isabel adin txikikoa baitzen. Fernando 7.aren anaiak (Carlos Maria Isidro) ez zuen onartu honen erabakia eta ondorioz lehen gerra karlista piztu zen, liberal eta absolutisten artean. Maria Kristinak liberalen babesa lortzeko helburuz estatutua eman zuen. Liberalek La Granjako matxinada egin eta 1837ko konstituzioa aldarrikatu zuten. Zumalakarregi, karlistak lagun eta gerrillen bidez Nafarroa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa hartu zituen eta hainbat erabaki ere bai. (Muina): Fernando 7.a hil ondoren, Maria Kristinak hartu zuen koroa Isabelen izenean, adin txikikoa zen eta. Liberalen artean bi talde sortzen dira: moderatuak eta aurrerakoiak. Martinez de la Rosak errege estatutua sortu zuen eta bere helburua, Erregimen Zaharretik berrirako transizioa trauma handirik gabe egitea zen. Bere ezaugarriak: kanta emana izan zen eta ez zituen erregearen eta gobernuaren argipideak arautzen. Liberalek ordea, uste zuten estatutuak ez zituela arazoak konpondu eta gainera berrikuntzak ostopatzen zituela.

Entradas relacionadas: