Lokomozio Aparatua: Hezur eta Gihar Sistema
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB
-Lokomozio aparatu edo eskeleto eta gihar sistemari esker mugi dezakegu gorputza. Eskeleto sistemak eta gihar sistemak osatzen dute, eta nerbio sistemak prestatzen dituen aginduak betearazteaz arduratzen da: +Eskeleto sistema hezurrek, giltzadurek eta lotailuek osatzen dute; ehun konjuntibozko zuntz gogorrak dira lotailuak, eta hezurrak lotzen dituzte. Mugimenduan esku hartzeaz gain, beste funtzio batzuk betetzen ditu eskeleto sistemak:·Gorputzari forma ematea eta haren pisuari eustea. ·Barne organoak babestea. ·Kaltzio eta fosforoa pilatzea.·Hezur muinean odol zelulak sortzea. +Gihar sistema eskeleto giharrek osatzen dute. Tendoiek lotzen dituzte hiharrak eta hezurrak, ehun konjuntibozko zuntzezko kordoi batzuek.